Itxi

Osasuna

ERREGE KOPA

Iruñea Osasunaren kamiseta gabe geratu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kopako finalera heldu izanaren ilusioarekin, asko taldearen ekipamendua erosten hasi ziren. Gaur egun, ez dago Osasunaren kamiseta gehiagorik hiri osoan, eta orain egindako enkarguak maiatzaren 9ra arte ez dira hasiko entregatzen.

  • 2023ko Errege Kopako Osasunaren kamiseta ofiziala

    2023ko Errege Kopako Osasunaren kamiseta ofiziala. Argazkia: Osasuna

Osasuna 18 urte geroago Errege Kopako final batera heltzeak zoramena sortu du Nafarroako taldearen zaleen artean; izan ere, Iruñeko kirol dendetan Osasunaren kamiseta guztiak erosi dituzte.

Pablo Ibañezek apirilaren 4an finalerdietako itzulikoan Athleticen kontra San Mamesen sartu zuen golak ilusioa erabat handitu zuen. Zaleek Andaluziako hirirako bidaiak prestatzen hasi ziren, baita taldearen ekipamendua erosten ere.

Klubak "zalearen pack-a" atera zuen merkatura partida historikorako: hori jokalariek Cartujan jantziko duten elastikoaren oso parekoak eta "Aupa Osasuna" daraman oroitzapeneko bufandak osatzen dute. Orain agortuta daude, baina finalaren ondoren jasotzeko eskaini ahal dira.

Egun batzuk geroago, Jagoba Arrasateren taldeak Real Madrilen kontrako finalean jantziko duen kamiseta zein izango den jakinarazi zuten. Gorria eta lisoa da, eta armarriaren atzeko partean "Osasuna es alma, alma y más alma" izenburua darama idatzita. Apirilaren 26an mila ale jarri ziren salgai.

Horrela, arratsalde horretan 'online' dendan ere erosi ahal izan zen kamiseta hori, baina maiatzaren 9tik aurrerako ematearekin. Dendako mila kamiseta horiek agortu zirenean, erosketa aurresalmenta gisa egiteko aukera zabaldu zen, denda fisikoan zein 'online'-n. Hauek ere agortuta daude.

Iruñeko hainbat merkataritza-gunek eta kirol-dendak kamiseta ofizialik ez dela geratzen jartzen duen kartela eseki dute. Klubaren dendak eta beste establezimendu batzuek ezin izan dute bete izan duten eskaera handia. Kamiseta gorria ez daukatenentzat oso zaila izango da bat lortzea.

Ia ezinezkoa da urte honetako lehen janzkera (gorria) eta bigarrena (beltza) lortzea. Geratzen den aukera hirugarren elastikoa erostea da: hori zuria da eta Sportiva taldean inspiratuta dago.