Itxi

Futbola

VII. EDIZIOA

Reala eta Osasuna, aurrez aurre VII. Euskal Herriko Txapelaren finalean

EITB MEDIA

Norgehiagoka uztailaren 21ean jokatuko da, Stadium Galen, Irunen. Neurketa 20:45etik aurrera zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en streaming bidez.

  • Joseba Ibarburu, Aitziber Zapirain,  Asier Illarramendi, Ibon Barberia eta Igor Emeri, aurkezpenean

    Joseba Ibarburu, Aitziber Zapirain, Asier Illarramendi, Ibon Barberia eta Igor Emeri, aurkezpenean

Realak eta Osasunak indarrak neurtuko dituzte Euskal Herriko Txapelaren zazpigarren edizioaren finalean, uztailaren 21ean, Irungo Stadium Galen, txapelketaren aurkezpena egin den zelaian. Bi taldeak izan ziren iazko Santander Ligako euskal derbietan puntu gehien lortu zituztenak, eta, horregatik, jokatuko dute finala. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da 20:45etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en streaming bidez.

Realak bederatzi puntu eskuratu zituen, eta Osasunak aldiz, lau. Finaletik kanpo gelditu dena Athletic izan da, Osasunarekin puntuetan berdinduta egon arren; izan ere, gorritxoek emaitza hobeak lortu zituzten euren arteko norgehiagoketan. Hala. Ligako lehen itzuliko partidan, hutsean berdindu zuten San Mamesen Athleticek eta Osasunak. Aldiz, bigarren itzulikoan, Sadarren, Osasuna gailendu zen 2-0 irabazita.

Aurtengo edizio honetan Asier Illarramendi eta Oier Sanjurjo jokalariak omenduko ditu Euskal Herria Kirolak erakundeak. Ohorezko sakea egingo dute finalean, eta, horrez gain, irabazleari garailearen txapela jartzeko ohorea ere izango dute.

Aipatu partidarako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude ehkirola.eus webgunean.