Itxi

Osasuna

EA Sports Liga

Osasunak partida bikaina jokatu du Granada mendean hartzeko (2-0)

Agentziak | EITB Media

Gorritxoak nagusitu dira Sadarren Ante Budimirrek sartutako bi golei esker. Partidan jaun eta jabe izan dira eta hainbat aldiz izan dute markagailua handitzeko aukera.

  • Osasunako jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Osasunako jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Osasunak 2-0 irabazi dio Granadari ostiral honetan, EA Sports Ligako 10. jardunaldian, Ante Budimirren bi golei esker. Hala, talde nafarrak denboraldiko lehen garaipena lortu du Sadarren, zaleen aurrean.

Berotzeko denborarik gabe, Budimirrek 1-0ekoa egin du, Chimy Avilaren pase bat baliatuta. Golegile kroaziarrak bere hirugarren gola lortu du gorritxoekin egiten ari den laugarren denboraldian, eta sasoiko dagoela erakutsi du.

Sergio Herrerak hiru geldiketa jarraian egin ditu minutu bat baino gutxiagoan, eta gola balitz bezala ospatu du. Boye, Carreras eta Zaragoza saiatu dira gainditzen, baina ez dute gorritxoen atezaina gainditzea lortu.

Lehen zatian bezala, 12. minutuan gol aukera handiak izan ditu Osasunak. Epaileak zigorrik handiena ezarri du VARean kontsultatu ondoren. Andrek area barruan bota du Budimir, kroaziarrak baloia ukitu ostean. Aurrelariak gaueko bigarrena ere egin du (2-0).

Lucas Boye argentinarrak txartel gorria ikusi du 76. minutuan, Aimarri sarrera gogorra egin eta gero. Granadari gauzak oso zail jarri zaizkio horrela.

Raul Garcia de Haro aurrelari gazteak gola egiteko aukera izan du, lehen aldiz, baina azkenean epaileak baliogabetu egin du. Osasunak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Sadarren, eta 13 puntu ditu jada.

Fitxa teknikoa

2 – Osasuna: Sergio Herrera; Areso (Nacho Vidal, 85. min), Catena, David Garcia, Peña (Barja, 85. min); Torro; Chimy Avila, Moncayola (Juan Cruz, 67. min), Aimar (Ibañez, 80. min), Moi Gomez; Budimir (Raul, 80. min).

0 – Granada: Andre; Ricard (Callejon, 83. min), Rubio, Miquel, Neva; Gumbau (Petrovic, 87. min) Villar (Ruiz, 84. min); Zaragoza, Melendo (Uzuni, 63. min), Carreras (Puertas, 63. min); Boye.

Golak: Budimir 1-0 (12. min), Budimir 2-0 (58. min).

Epailea: Busquets Ferrer. Txartel horia atera die Peña, Oroz, Ibañez, Zaragoza, Gumbau, Miquel eta Ferreirari. Boye kanporatu du, txartel gorria aterata.