Itxi

Osasuna

LALIGA EA SPORTS

Puntu bana Osasuna eta Cadizentzat, Nuevo Mirandilla zelaian (1-1)

EITB MEDIA

Roger Martik, lehen zatian, eta Budimirrek, bigarrenezn, penaltiz, egin dituzte partidako golak.

  • Budimir, Osasunako golegiea

    Budimir, Osasunako golegiea. Argazkia: Efe.

Cadizek eta Osasunak bana egin dute, Nuevo Mirandilla zelaian jokatutako LaLiga EA Sportseko 16. jardunaldiko partidan. Emaitza eskasa bi taldeentzat, andaluziarrak eta nafarrak puntu beharrean baitaude.

Lehen partida erritmo barik hasi da, nafarrak eta andaluziarrak errespetu handia erakutsi diotelako elkarri eta lehen minutuetan huts egiteko beldur izan direlako. Neurketaren nondik norakoak 19. minutuan aldatu dira, Cadizen golarekin. Ivan Alejok erdiraketa bikaina egin du eskumako aldetik eta Roger Marti baloia buruarekin errematatu du, Herreran atean sartzeko.

Gorritxoak partidaren kontrola hartzen hasiak ziren ordurako, baina golak gogor kolpatu ditu.

Norgehiagokako 34. minutuan, berdinketa lortzeko aukera ederra izan dute nafarrek, Chimy Avilak areaz kanpotik egindako jaurtiketaren bidez, baina baloiak Faliren gorputzean jo du eta Ledesmaren atearen eskumako aldetik atera da.   

Atsedenaldiaren ostean. Jagoba Arrasateren jokalariak partidaren bila atera dira. 56. Eta 57. minutuetan Conan Ledesma atezainak gorritxoek berdinketa lortzeko bi aukera oso argi zapuztu ditu. Baina Osasunak ez du amore eman eta berdinketa lortu du 67.ean VARaren bidez adierazitako penalti bati esker. Cadizeko jokalari batek eskuarekin ukitu du baloia area barruan eta Ante Budimirrek zigorra jaurti eta banakoa egin du.

Azken aukerak

Hortik aurrera, andaluziarrek izan dituzte aukerarik argienak. 83. minutuan, Marti golegileak gehiegi gurutzatu du bere jaurtiketa, eta neurketako azken jokaldian, Momoren erremate bortitzari erantzun ikusgarria eman dio Sergio Herrerak. Azkenean, bana amaitu da partida, eta gorritxoak sei partida jarraian daramatzate garaipenik lortu barik.

Fitxa teknikoa:

1 - Cadiz: Ledesma; Iza Carcelen, Fali, Momo, Javi Hernandez (Lucas Pires, 71. min); Alex Fernandez, Ruben Alcaraz; Ivan Alejo (Brian Ocampo, 75. min), Darwin Machis (Sobrino, 58. min); Roger eta Chris Ramos (Maxi Gomez, 75. min).

1 - Osasuna: Sergio Herrera; Areso, David Garcia, Unai Garcia, Cruz; Torró (Iker Muñoz, 46. min), Oroz (Ibañez, 78. min), Moi Gómez (Moncayola, 86. min); Avila (Arnaiz, 91. min), Ruben Garcia (Nacho Vidal, 91. min) eta Budimir.

Golak: 1-0, 19. min: Roger. 1-1, 70. min: Budimir, penaltiz.

Epailea: Martínez Munuera (Valentziako batzordekoa). Txartel horiak atera dizkie Unai Garcia (9. min), Ivan Alejo (69. min) eta Juan Cruz (87. min) jokalariei.