Itxi

Osasuna

EA SPORTS LIGA

Raul Garciak eman dio garaipena Osasunari luzapenean Rayoren aurka (1-0)

I. G. | EITB MEDIA

Partida oso parekatua izan da, eta bi taldeek hainbat abagune izan dituzte, baina azkenean gorritxoek egin dute garaipenaren gola Raul Garciaren eskutik.

  • Raul Garcia. Argazkia: EFE

    Raul Garcia. Argazkia: EFE

Osasunak azken unean irabazi du ostiral honetan Rayo Vallecanoren aurka Sadarren jokatu duen EA Sports Ligako 17. jardunaldiko lehen partida, 1-0. Partida oso parekatua izan da, eta bi taldeek hainbat abagune izan dituzte, baina azkenean gorritxoek egin dute garaipenaren gola Raul Garciaren eskutik.

Rayok eman du lehen abisua, Lejeunek 10. minutuan jaurtitako falta batekin. Jaurtiketa ate barrura zihoan, baina Herrerak esku salbatzailea atera du baloia zutoinera desbideratzeko.

Gorritxoak erasora jotzen saiatu dira alboetatik erdiratuta, baina bisitarien defentsak erremateak eragotzi ditu eta bere zelaian seguru agertu da. Aitzitik, talde madrildarra gero eta gehiago hurbiltzen hasi da eta arrisku aukerak sortu ditu Osasunaren arean.

Aldageletatik bueltan, Osasunak gora egin du. Ruben Peñak area txikian bilatu ditu Aimar eta Budimir, baina defentsak kornerrera bidali du baloia. Apur bat geroago, Sergio Herrerak berriro gelditu du bisitariek aurrez aurre egindako erremate bat.

David Garcia eta Budimir saiatu dira markagailua irekitzen, buruz, baina bietako batek ere ez du berdinketa haustea lortu. Iker Muñoz lortzear egon da, baina horren erremateak langarekin egin du topo.

Azken minutuan, Moncayolak bere oinetan izan du garaipenaren gola, baina Dimitrievskik geldiketa ikaragarria egin du bere taldea salbatzeko. Eta 95.ean, Raul Garciak korner bat aprobetxatu du bigarren zutoinean buruz errematatuz bere taldeari garaipena emateko (1-0).

Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Herrera, Areso, David Garcia, Juan Cruz, Peña (Nacho Vidal, 84. min); Aimar (Pablo Ibañez, 84. min), Muñoz, Moi (Moncayola, 69. min); Chimy Avila (Raul Garcia, 84. min), Budimir, Ruben Garcia (Arnaiz, 69. min).

0 - Rayo: Dimitrievski; Balliu, Lejeune, Mumin, Espino; Pathe Ciss (Unai Lopez, 72. min), Valentin, Kike Perez (Nteka, 62. min); Isi (Camello, 88. min), Alvaro Garcia (Bebe, 72. min); De Tomas (De Frutos, 88. min).

Gola: 1-0, 95. min: Raul Garcia de Haro.

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia atera die Arnaiz, Raul, Espino, Ciss eta Kike jokalariei.