Itxi

Osasuna

KONTRATU BERRITZEA

Pablo Ibañezek kontratua berritu du Osasunarekin beste denboraldi batez

O. Z. A. | EITB Media

Erdilari nafarrak automatikoki berritu du kontratua 2025eko ekainaren 30era arte, Osasunaren eta Rayo Vallecanoren arteko partidan 45 minutu baino gehiago jokatuta.

  • Pablo Ibañez

    Pablo Ibañez Osasunako jokalaria, Rayo Vallecanoren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Osasunako Pablo Ibañezek beste denboraldi bat jarraituko du gorritxoekin, 2025eko ekainaren 30era arte. Erdilari nafarrak automatikoki berritu du kontratua urtebetez, Rayo Vallecanoren eta Osasunaren arteko partidan 68 minutu jokatuta. Ibañezi 2024ko ekainean bukatzen zitzaion kontratua.

Iruñeko jokalaria Mutilvera taldetik iritsi zen Osasunaren bigarren taldera 2020-2021 denboraldian, 2022-2023 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta ordutik 61 partida jokatu ditu, guztira bi gol sartuta eta bi goleko pase emanda.