Itxi

Osasuna

BERRITZEA

Ruben Garciak Osasunan jarraituko du 2026ra arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jokalari valentziarrak bi denboraldiz luzatu du talde gorritxoarekin zuen lotura, eta beste denboraldi gehigarri bat egiteko aukera izango du.

  • Ruben Garcia eta PAredes, baloi baten lehian. Argazkia: EFE

    Ruben Garcia eta PAredes, baloi baten lehian. Argazkia: EFE

Osasunak ostegun arratsalde honetan jakinarazi du akordioa lortu duela Ruben Garciarekin jokalariaren eta klubaren arteko loturak 2026ra arte jarrai dezan; gainera, bien arteko kontratua 2027ko ekainaren 30era arte luzatzeko aukera ere egongo da, klub gorritxoak gaineratu duenez.

Horrela, 29 urteko futbolariak (Xàtiva, Valentzia, 1993ko uztailaren 14a), gutxienez, bi denboraldi gehiago emango ditu elastiko gorria janzten, eta, ondorioz, zortzi denboraldi beteko ditu Iruñean. Bere etete-klausula 8.000.000 eurokoa izango da EA Sports Ligan.

2018/19 denboraldian Nafarroako hiriburura iritsi zenean, kalitate handiko jauzia eman zuen talde gorritxoak, Bigarren Mailatik Lehen Mailara igotzeko bidean. Hurrengo bost sasoietan, bere ekarpena nabarmena izan da taldeak maila gorenari era erosoan eutsi diezaion. Horrez gain, Errege Kopako azpitxapelketa bat eta Europarako sailkapen bat ere erdietsi du Iruñean. Tarte horretan 26 gol sartu ditu.