Itxi

Osasuna

Adierazpenak

Sisi: 'Taldearen jokoarekin gozatu nuen'

Erredakzioa

Osasunako jokalariak Molinoneko partidako 'txarrena emaitza' izan zela azpimarratu du, taldearen jokoarekin gozatua hartu zuela onartu baitu.

  • Sisi. Argazkia: EITB

    Sisi. Argazkia: EITB

Sisinio Gonzalez ‘Sisi’ Osasunako jokalariak Molinoneko norgehiagokan gozatu egin zuela azaldu du. Taldeak 1-0 galdu zuen Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko neurketa, baina hala ere bere jokoarekin eta taldearen jokoarekin gustura dagoela onartu du.

"Norgehiagokako txarrena emaitza izan zen. Baloiaren jabetza izan genuen, beste partida batzuekin alderatuta. Ez dakit abagune argi asko sortu genituen ala ez, baina arriskua sortu genuen. Nik taldearen jokoarekin gozatu nuen", adierazi du Sisik Taxoaren.

Osasunako jokalariak "hobetu beharreko gauza bakarra emaitzak" direla ere onartu du. Ligako azkeneko bi neurketetan Mendilibarrek ez du deialdian sartu, eta Sisik hausnarketa egin du: "Ez nengoen ondo, eta irtenbideak aurkitu behar izan dira. Orain gogor entrenatzea eta lehiakortasuna sortzea da helburua", esan du Sisik.