Osasuna
Egoera zaila
Andres Fernandez: 'Ez dut uste larunbateko partida ultimatuma denik'
Erredakzioa
Osasunako atezainak "hiru puntuak eskuratzeko eta egoera aurrera ateratzeko gogoak" ikusten dituela argi utzi du, eta ez du uste Espanyolen aurkako norgehiagoka ultimatuma denik.
-
Andres Fernandez. Argazkia: EITB
Masoud eta Puñal min hartuta daude, eta Mendilibarrek zelai erdian aldaketakj egin beharko ditu hasierako hamaikakoan. "Dena beltza dela dirudi, baina horren aurka egin behar dugu. Bakoitzak bere indarra atera behar du aurrera egiteko. Taldekideak apartak dira, eta une baxuagoan dagoenari guztiok lagundu behar diogu. Guztiok bat egin behar dugu, eta lanean jarraitu", azaldu du Andres Fernandezek.
Jose Luis Mendilibarren etorkizunari buruz galdetzean, atezainak argi utzi du bere iritzia: "Guztion esku dago. Entrenatzaileak alde egitea ez da ona. Prestatzaileak gauzak ondo joan direnean bezala jarraitzen du; oihu egiten eta burugogor jarraitzen du, baina oso langile".