Itxi

Osasuna

Asteartean, 19:30ean

Osasunak kanporaketa irauli behar du, Kopan bizirik jarraitzeko

Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarren mutilek Molinonen Sportingen aurka jasotako 1-0ekoa irauli beharko dute Nafarroako Erresuman. Arribasek eta Damiak atseden hartuko dute.

00:52
Mendilibar: 'Arraroa da hobetu arren beheko postuetan jarraitzea'

Osasunak Sportingen aurkako Errege Kopako kanporaketa iraultzeko konfiantza du, ligan taldeak hobera egin baitu. Molinonen zuri-gorriek 1-0 orabazi zuten, baina Iruñean gorritxoek sailkatzea lortzea espero dute.

Mendilibarren taldeak hiru norgehiagoka golik jaso gabe eta porrota ezagutu gabe daramatza, eta gorritxoek Kopako neurketan gogotsu hartuko dute.

Hala ere, Osasunak gol gutxien lortzen diuen taldeen artean dago, eta Nafarroako Erresuman denboraldi honetan soilik Levanteren aurka irabazi dute (4-0). Iruñeko taldeak jokatutako 13 partidetan soilik 11 gol eskuratu ditu.

Sportingek ligako azkeneko neurketan puntu garrantzitsua lortu du Alacanten aurka (1-1), baina Sandovalen mutilak Bigarren B Mailara jaisteko postuetatik puntu bakarrera daude.

Jose Luis Mendilibarrek ez du hasierako hamaikoaren berri eman, baina Damia eta Arribas defentsak deialditik at utzi ditu. Gainera Puñal, Masoud, Nino, Flaño eta Cejudo lesionatuta daude.