Itxi

Futbola

Betisen aurka

Messik Müllerren marka gainditu du

Erredakzioa

Bartzelonako argentinarrak Gerd Müller mitikoaren marka hautsi du, eta urte bakarrean gol gehien lortu dituen jokalaria bilakatu da.

  • Messi. Argakzia: EFE

    Messi. Argakzia: EFE

Lionel Messi Bartzelonako jokalariak Gerd Müller alemaniarraren marka historikoa hautsi du Betisen aurka lortutako bi golei esker. Honela, Argentinako izarra futbolaren historian urte bakarrean gol gehien lortu dituen jokalaria bilakatu da. Müllerrek 85 gol eskuratu zituen duela lau hamarkada, eta Messik 86 egin ditu.

1972. urtean Bayern Municheko aurrelariak eta Alemaniako selekzioko jokalariak, 27 urterekin, 85 goleko marka ezarri zuen (72 Municheko taldearekin eta 13 selekzioarekin) jokatu zituen 60 partidetan.

Hala ere, Leo Messik 25 urterekin Müllerren marka mitikoa haustea lortu du 66 partidatan 86 gol eginda (74 Bartzelonarekin eta 12 Argentinako selekzioarekin). Gainera, urtea bukatzea oraindik hiru norgehiagoka falta dira, eta Messik marka hori handitu lezake.