Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa 2025

Chelseak Kluben Munduko Txapelketako finala jokatuko du, finalerdietan Fluminense kanporatuta (0-2)

EITB Media

Joao Pedro, Ingalaterrako taldeak uda honetan fitxatu berri duen jokalaria eta Fluminenseko jokalari ohia, izan da neurketako izarra, norgehiagokako bi golak sartuta.

  • Joao Pedro

    Joao Pedro (Chelsea) barkamena eskatzen Fluminenseri gola (0-1ekoa) sartu ostean. Argazkia: EFE

Chelseak 2025eko Kluben Munduko Txapelketako finalerako txartela lortu du, txapelketako lehen finalerdian Fluminenseri 0-2 irabazita. Finalean Ingalaterrako taldeak izango duen aurkaria PSGren eta Real Madrilen arteko partidako irabazlea izango da. 

Neurketako izarra Joao Pedro izan da. Chelseak txapelketa hasi aurretik fitxatu zuen aurrelaria, eta erakustaldia eman du Fluminensen bere talde ohiaren kontra, norgehiagokako bi golak sartuta. Lehena, 0-1ekoa, 18. minutuan heldu da; gol ikusgarria sartu du.

Bigarrena (0-2), 56. minutuan partida erabakita utzi duena, polita izan da. Joao Pedrok amaiera bikaina eman dio konterasoari.

Amaieran, garaipena eta finalerako txartela Chelsearentzat (0-2).

Fitxa teknikoa:

0 - Fluminense: Fabio; Ignacio, Thiago Silva, Thiago Santos (Keno, 54. min); Guga, Hercules (Agustin Canobbio, 70. min), Facundo Bernal (Lima, 69. min), Nonato (Yeferson Soteldo, 66. min), Rene; Jhon Arias eta German Cano (Everaldo, 54. min).

Entrenatzailea: Renato Gaucho.

2 - Chelsea: Robert Sanchez; Malo Gusto (Reece James, 68. min), Trevoh Chalobah, Tosin Adarabioyo, Marc Cucurella; Moises Caicedo; Enzo Fernandez (Andrey Santos, 86. min), Cole Palmer; Pedro Neto (Noni Madueke, 68. min), Joao Pedro (Nico Jackson, 60. min) eta Christopher Nkunku (Kiernan Dewsbury-Hall, 86. min).

Entrenatzailea: Enzo Maresca.

Golak: 0-1, 18. min: Joao Pedro. 0-2, 56. min: Joao Pedro.

Epailea: François Letexier (FRA). Txartel horiak atera dizkie Nonato eta Soteldo Fluminenseko jokalariei, baita Sanchez Chelseakoari ere.