Itxi

Futbola

EA Sports Liga

Alavesek San Mamesen irabazi du berriz 20 urteren ondoren (0-1)

I. G. | EITB

Golik eta aukerarik gabeko lehen zatiaren ostean, babazorroek hiru puntuak lortu dituzte Berenguerrek bere atean sartutako golari esker.

  • Alaveseko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Alaveseko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek 0-1 irabazi dio Athletici larunbat honetan San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 4. jardunaldiko derbian, Bizkaiko hiriburuan azken 20 urteotan lortu ez duen garaipena eskuratuta.

Lehen zatia trinkoa izan da, golik eta bi ateetan jokaldi arriskutsurik gabekoa. Talde zuri-gorriak eraman du ekimena, baina ez du zirrikiturik aurkitu Arabako taldearen defentsa sistema sendoan, eta ia ez du arriskurik sortu, Antonio Siverari nolabaiteko egonezina ekarri dion aireko baloiren batean izan ezik.

Jauregizarrek bakarrik lortu du atera jaurtitzea, lehen zatian atera egindako jaurtiketa bakarra, baina Siverak ondo gelditu du. Gasteizko taldearen aldetik, Blanco saiatu da defentsak desbideratutako jaurtiketa batekin, eta penaltia eskatu dute Guridiren jaurtiketa batek Sanceten besoa jo ostean, baina nafarrak gorputzera itsatsita zeukan.

Aldageletatik bueltan, Alaves aurretik jarri da markagailuan, zorte pixka batekin. Korner baten ondoren, Denis Suarezek baloia erdiratu du, baina Berenguerrek baloia desbideratu eta atera sartu da, Unai Simonek ezin izan baitu gelditu (0-1).

Zuri-gorriak berdinketaren bila atera dira. Iñaki Williamsek huts egin du gol ziurra zirudien burukada, eta Berenguer ere gola sartzeko zorian egon da, aurrealdetik egindako jaurtiketa gurutzatu batekin.

Azkenean, babazorroek hiru puntuak eskuratu dituzte San Mamesen, azken 20 urteotan lortu ez duten garaipena.