Futbola
Astelehenean, 13:00etan
Getxok Lehen Mailako aurkaria izango du astelehenean zozkatuko den Errege Kopako lehen kanporaketan
Agentziak | EITB
Bizkaitarrek Betis Valladolid taldea kanporatu zuten larunbatean eta asteleheneko zozketan izango dira Reala, Alaves, Osasuna, Eibar eta beste 107 talderekin batera.
-
Getxoko jokalarien ospakizuna, aldagelan. Argazkia: @fvf_bff
112 talde izango dira astelehenean Madrilen egingo den Errege Kopako lehen kanporaketako zozketan, eta horietako bat Getxo izango da, larunbat honetan lehen kanporaketa hori jokatzeko txartela lortuta.
40 urte baino gehiago eman ditu talde bizkaitarrak Kopa jokatu gabe.
Gertutasunaren irizpideari jarraituta, Espainiako geografia lau talde ezberdinetan banatuko da zozketa egiteko. Hortik 56 norgehiagoka aterako dira, urriaren 28a eta 30a bitartean jokatuko den kanporaketa osatzeko.
Gertutasunarekin batera, beste irizpide bat ere badago: maila baxuetan lehiatzen diren taldeak maila altuetan ari direnekin parekatzea. Partida horiek maila baxuena duen taldearen etxean jokatuko dira.
Athletic, zozketatik kanpo
Espainiako Superkopa jokatuko duten lau taldeek (Bartzelona, Real Madril, Atletico Madril eta Athletic) ez dira lehen kanporaketako zozketan izango. Horrela, 112 talde sartuko dira zozketan: Lehen Mailako 16 talde, Bigarren Mailako eta Federazioko Lehen Mailako 21, Federazioko Bigarren Mailako 29, Federazioko Hirugarren Mailako 11, Federazio Kopako 4 eta larunbateko aurreko kanporaketatik ateratako lurralde kategorietako 10.
Final en Valladolid! 1-2!! Pasamos de ronda y nos vendrá un 1 división a fadura! Enorme trabajo. Gracias al @betisvall por el trato recibido y os deseamos toda la suerte del mundo para el futuro!ha sido una eliminatoria preciosa! Ojalá nos volvamos a enfrentar!! pic.twitter.com/eED3sCKGPZ
— CD Getxo (@cdGetxoOficial) October 4, 2025

