Itxi

Futbola

Alta

Sergio Cubero Eibarreko jokalariari alta eman diote

EITB

Eibarreko jokalariaren egoera hobetzen ari da, aurreko igandean Castello taldearen aurkako partiduan jasan zuen garun-kraneal traumatismoaren ostean, Gipuzkoako taldeak jakinarazi duenez.

  • Sergio Cubero, Irudia: SD Eibar Web Ofiziala

    Sergio Cubero, Irudia: SD Eibar Web Ofiziala

Sergio Cubero Eibarreko hegaleko atzelari mungiarrak garun-kraneal traumatismo bat jasan zuen igandean, Castelloren aurkako partidako jokaldi batean beste taldeko jokalari batekin buruz talka egin zuen. Berehala, Mendaroko ospitalera eraman zuten, osasun egoera aztertzeko.

Behaketan egon eta lehenengo azterketak egin ondoren, alta eman zioten eta etxera itzuli zen atseden hartzera.

Euskal taldeak jakinarazi duenez, jokalariaren egoera hobetzen ari da, eta taldeko medikuek behaketa eta tratamendua jarraituko dute.