Futbola
EA Sports Liga
Real Madril-Bartzelona (2-1): golak, polemika eta jokaldirik onenak
Agentziak | EITB
Etxeko taldearen golak Mbappek eta Bellinghamek egin dituzte; bisitariena, berriz, Ferminek.
-
Bellingham, madrildarren bigarren golaren jokaldian. Argazkia: Efe.
Real Madrilek garaipena lortu du Bartzelonaren aurka EA Sports Ligako 10. jardunaldian jokatutako partidan (2-1). Klasikoak denetarik izan du: golak, polemika eta, bukaeran, bi taldeen arteko jokalarien arteko liskarra.
3. minutuan, Cesar Soto Grado epaileak Lamine Yamalek Viniciusei egindako penaltia adierazi du, baina atzera egin du jokaldia VARean aztertu ostean.
12. minutuan, Mbappek gola egin du, baina epaileak ez du ontzat eman, jokoz kanpokoa adierazita.
Etxekoen lehen gola 22. minutuan iritsi da; golegilea, Mbappe (1-0).
Banakoa 38. minutuan egin du Fermin Lopezek, Arda Gülerrek galdutako baloi bat aprobetxatuta (1-1).
43.ean, Jude Bellinghamek aurretik jarri ditu berriro zuriak (2-1).
Bi minutu geroago, Mbappek gola egin du berriro, baina epaileak baliorik gabe utzi du berriro, jokoz kanpokoa adierazita.
Bigarren zatian, epaileak Real Madrilen aldeko penaltia adierazi du. Mbappek jaurti, eta Szczesny atezainak geldiketa ikusgarria egin du gola saihesteko.
Azken minutuetan, epaileak bigarren txartel horia atera dio Pedriri, eta bukaera adierazi ostean liskarra izan da bi taldeetako jokalarien artean.

