Itxi

Futbola

Bartzelonan ospitaleratuta

Fran Garagarza, Espanyolen kirol-zuzendari mutrikuarra, egonkor dago, bihotzekoa izan ondoren

EITB Media

Garagarza esna dago, egonkor, eta arriskutik kanpo. Perikitoen kirol-zuzendariaren gertukoek zuhurtzia eta errespetua eskatu dituzte.

  • Fran Garagarza Eibarren, talde armaginaren kirol-zuzendaria zenean. Irudia: EITB

    Fran Garagarza Eibarren, talde armaginaren kirol-zuzendaria zenean. Irudia: EITB

Fran Garagarza Espanyolen kirol-zuzendariak bihotzekoa izan du, baina egonkor dago Bartzelonako ospitale batean, haren inguruko iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi  iotenez.

Garagarza esna dago, egonkor, eta arriskutik kanpo. Perikitoen kirol-zuzendariaren ingurukoek zuhurtzia eta errespetua eskatu dituzte.

Oraingoz, pribatutasun arrazoiak direla eta, ez da inolako sendatzeko eperik jakinarazi. Nolanahi ere, Espanyolen kirol-zuzendaria bihotzekoa izan ostean arriskutik kanpo dagoela azpimarratu dute senideek.