Futbola
Manchester City
Balotelli eta Mancini, borrokatzeko zorian
Erredakzioa
Balotellik sarrera itsusia egin omen dio beste taldekide bati, eta BBC Irratiaren arabera, hori izan da liskarraren arrazoia.
-
Liskarraren unea. Argazkia: EITB
Mario Balotelli Manchester Cityko aurrelaria eta Roberto Mancini bere entrenatzailea borrokatzeko zorian izan dira taldeak egindako entrenamendu batean.
Ingalaterrako hainbat hedabidek argitaratu dituzten irudietan ikusten denez, Mancini eta Balotelli banandu behar izan dituzte. Balotellik sarrera itsusia egin omen dio beste taldekide bati, eta BBC Irratiaren arabera, hori izan da liskarraren arrazoia.