Itxi

Futbola

Urrezko Baloia 2012

Messik historiari desafioa bota dio

Erredakzioa

Antza denez, Bartzelonako aurrelariaren merituek beste bi aurkariak atzean utzi dituzte. Cristiano Ronaldo eta Andres Iniesta bigarren toki batekin konformatu beharko direla ematen du.

  • Messi, Iniesta eta Ronaldo. Argazkia: EFE

    Messi, Iniesta eta Ronaldo. Argazkia: EFE

Leo Messi argentinarra Urrezko Baloia irabazteko faborito nagusia da. Bartzelonako aurrelariak zenbaki izugarriak lortu ditu 2012an. Messiren laugarren Urrezko Baloia izango litzateke. Lau Baloi lortzen dituen aurreneko jokalaria izango litzateke.

Dirudienez, Bartzelonako aurrelariaren merituek beste bi aurkariak atzean utzi dituzte. Cristiano Ronaldo portugaldarrak arrazoiak baditu irabazteko, baina bigarren postu batera etsita dirudi. Bien bitartean, Andres Iniesta espainiarra bi 'piztien' itzalean bizi da, nahiz eta azken Eurokopako jokalaririk onena izan.

2012ko azken hilabeteek balantza desorekatu dute. Saria astelehen honetan emango dute Zurichen. Urteko onenak goraipatuko ditu ekitaldiak.

Hiru Urrezko Baloi dituzten hiru jokalariak atzean utzi ditzake Messik: Johan Cruyff (1971, 1973 eta 1974) eta Marco Van Basten (1988, 1989 eta 1992) holandarrak, eta Michel Platini (1982, 1983 eta 1984) frantziarra. Platinik hiru sariak jarraian lortu zituen, baina Bartzelonako jokalariak oso gazte lortu ditu.

Hegoamerikako jokalariaren azken sprintak balantza desorekatu du. Cristiano Ronaldok denboraldi bikaina egin du; izan ere, Real Madril Liga eta Superkopa irabaztera gidatu du, baina azken hiruhilabetean ez ditu Messiren zenbakiak lortu.

Jose Mourinho entrenatzailea ez da FIFAren ekitaldian izango. 2012ko entrenatzailerik onenaren saria jaso dezake entrenatzaile zuriak, baina zeremoniara ez dela joango iragarri du, "lan egin behar duelako, asteazkenean Errege Kopako partida garrantzitsua dagoelako".