Itxi

Futbola

Errege Kopa

Atletico Madril, Bartzelona eta Betis, final-laurdenetara

Erredakzioa

Koltxoneroek golik gabe berdindu dute Getaferen aurka, baina 3-0 irabazi zuten joanekoan. Barçak 5-0 jipoitu du Kordoba (0-2 joanekoan). Andaluziarrek 1-0 irabazi diote Las Palmasi (1-1 joanekoan).

  • Ruben Castro

    Ruben Castrok sartu zuen Betisi sailkapena eman zion gola. Argazkia: EFE

Bukatu dira Errege Kopako final-zortzirenetako partidak, eta final-laurdenak osatuta daude jada. Asteartea eta asteazkena artean Malaga, Valentzia, Sevilla, Zaragoza eta Real Madril taldeek lortu zuten final-laurdeneterako txartela. Ostegunean, ordea, Atletico Madrilek, Bartzelonak eta Betisek lortu zuten sailkapena.

Bartzelonak 0-2 irabazi zion Kordobari joaneko partidan, eta itzulerakoan, 5-0 jipoitu zuen Kordoba Camp Noun. Thiagok, Villak (bi gol) eta Alexisek (bi gol) sartu zituzten partidako golak.

Bestalde, Atletico Madrilek arazorik gabe gainditu zuen Getaferen aurka jokatu beharreko itzulerako neurketa. Koltxoneroek 3-0 irabazi zuten joaneko partida, eta golik gabe berdindu zuten (0-0) Alfonso Perez Coliseumean.

Kanporaketa parekatuena Betisek eta Las Palmasen jokatu zutena izan zen. Joaneko partidan bana (1-1) berdindu zuten, baina Benito Villamarinen jokatu zen partida Betisek irabazi zuen, 1-0eko emaitzarekin. Uste baino gehiago sufritu zuen Betisek sailkapena lortzeko, baina Ruben Castroren golak kanporaketa erabaki zuen.