Futbola
Bayernen proiektu berria
Guardiolak Javi Martinez izango du taldean eta Isco fitxatu nahi du
Erredakzioa
Bartzelona entrenatzen zuenean Athleticeko jokalari ohia fitxatu nahi zuen, eta orain, taldean izango du. Malagako erdilaria fitxatu nahi du entrenatzaile katalanak.
-
JavI Martinez eta Guardiola talde berean izango dira datorren denboraldian; Bayernen. Argazkia: EFE
Asteazkenean baieztatu zen Josep Guardiola izango dela Bayern Municheko entrenatzailea datorren denboraldian. Horrekin batera, entrenatzaile katalanak egingo dituen ustezko fitxaketez hitz egiten hasi dira hedabideak eta zaleak.
Fitxaketak alde batera utzita, argi dago Guardiolak gustuko duen jokalari bat izango duela taldean; Javi Martinez. Jokalari nafarra asko gustatzen zaio Guardiolari, eta Bartzelonako entrenatzailea zenean Javi Martinez fitxatu nahi izan zuela esaten da. Martinez taldean izango du Guardiolak, hori ziur, baina entrenatzaile katalanak fitxatu nahi duen beste erdilari batez ere asko hitz egiten da egunotan. Guardiolak Isco fitxatu nahi du, eta Bayerni Malagako jokalaria fitxatzeko ahalegina egiteko eskatu dio.
Bartzelona aldean zegoen lasaitasuna urdutasuna bihurtzen ari da Guardiola entrenatzera itzuliko dela jakitearekin batera. Barçako jokalariren batzuk fitxatzeko ahalegina egingo dulea uste dute klubean, eta horrek, orain arte beharrezkoak ez ziren kontratu berritze batzuk aurreratu beharra ekar lezake. Sergio Busquets da Guardiolak berarekin edozein taldetara eramango zukeen jokalaria. Busquetsek ere Guardiolarekin egon nahiko zukeela argia da, baina zail jarriko dio irteera Bartzelonak. Bestalde, Victor Valdesek ez duela Barçarekin kontratua berrituko argi dago. Atezaina Guardiolak entrenatuko zuen taldera joango zela esaten zen, baina Bayernek Neuer atezain gaztea eta ona du taldean, eta, badirudi talde alemaniarrak ez duela Valdes fitxatu nahiko.
Guardiolarekin batera jokalari espainiar batzuk Bayern Munichera joango direla esaten da. Pep Guardiolari asko gustatzen zaioan beste jokalri bat Michu da. Müllerrekin eta Mario Gomezekin batera Bayernen aurrealdea osatzeko fitxa dezake aurrelari asturiarra Bayernek.