Futbola
Hurrengo lau urteetarako
Luis Mari Elustondo, Euskadiko Futbol Federazioko presidente berria
Erredakzioa
Guztira, 125 kidek eman zezaketen botoa, eta Elustondok 102 jaso ditu; Arostegik, ordea, zortzi baino ez.
Luis Mari Elustondo izango da Euskadiko Futbol Federazioko presidentea, hurrengo lau urteetan, Santiago Arostegui beste hautagaia erabat gaindituta. Guztira, 125 kidek eman zezaketen botoa, eta Elustondok 102 jaso ditu; Arostegik, ordea, zortzi baino ez.
Elustondo bilbotarra da, 66 urte ditu eta Erandio futbol taldeko presidentea da. Orain zortzi urte ere hautagaitza aurkeztu zuen, baina urte horretan Iñaki Dobaran nagusitu zen.
Zuzendaritza berriak honako kideak izango ditu: Xabier Irusta, Nerea Zalabarria, Ramon Azcarate, Pedro Calparsoro, Iñaki San Jose, Maríia Redondo, Luis María Tejedor, Amable Fijo, Maria Antonia Galan, Jaime Dominguez, Jose Angel Labrador, Gerardo Dañobeitia eta Jesus Maria Villaluenga.