Itxi

Futbola

Ingalaterrako Kopako finala

Laugarren Mailako Bradfordek finalerako txartela lortu du

Erredakzioa

Itzuliko partidan Aston Villa nagusitu den arren (2-1), txartela lortu du Bradfordek joanekoan eskuratutako 3-1eko emaitzari esker.

Laugarren Mailako Bradford taldeak balentria egin du Ingalaterrako Kopako finalerako sailkatuta. Itzuliko partidan Aston Villa nagusitu den arren (2-1), txartela lortu du Bradfordek joanekoan eskuratutako 3-1eko emaitzari esker.

Lehen zatiko 24. minutuan markagailua estreinatu du Christian Bentekek, eta Aston Villak markagailuari buelta ematearekin amets egin du. Baina hamar minutu geroago banakoarena egin du James Hansonek (1-1). Azken minutuan etxekoan gola sartu du Weimannek, baina ez du ezertarako balio izan.

Chelseak eta Swanseak jokatuko duten partidatik aterako da Bradfordek finalean izango duen aurkariaren izena. 0-2 nagusitu zen Swansea joaneko partidan, Danny Graham eta Michu jokalarien golekin.