Itxi

Futbola

Errege Kopa

Real Madrilek eta Sevillak finalerdietarako txartela lortu dute

Erredakzioa

Zurien eta Valentziaren arteko partidak ez zuen duela hiru eguneko neurketarekin zerikusirik izan (1-1); izan ere, etxeko taldeak irudi hobea eman zuen. Sevillak Zaragoza aise hartu zuen mendean.

  • Valentziako eta Real Madrileko jokalariak Mestallan. EFE

    Valentziako eta Real Madrileko jokalariak Mestallan. EFE

Real Madrilek Valentziaren kontra hiru partida jarraian jokatu behar izan ditu eta garaile atera da nabarmen; izan ere, Ligan Valentzia jipoitu ostean, zuriek Errege Kopako finalerdietarako sailkapena lortu zuten atzo, Mestallan berdinketa lortu eta gero.

Zurien eta Valentziaren arteko partidak ez zuen duela hiru eguneko neurketarekin zerikusirik izan (1-1); izan ere, etxeko taldeak irudi hobea eman zuen. Real Madril ez zen eraginkorra izan, nahiz eta Santiago Bernabeun 2-0eko abantaila lortu.

Fitxa teknikoa:

1 - Valentzia: Guaita, Joao Pereira, Rami, Ricardo Costa, Cissokho, Victor Ruiz (Piatti, 58. minutua), Tino Costa, Jonathan Pereira, Jonas (Canales, 70. minutua), Guardado (Banega, 46. minutua) eta Valdez.

1 - Real Madril: Casillas (Adan, 16. minutua), Arbeloa, Varane, Albiol, Coentrao, Khedira, Xabi Alonso, Di Maria, Ozil (Nacho, 53. minutua), Cristiano Ronaldo eta Benzema (Modric, 74. minutua).

Golak: 0-1, 44. minutua: Benzema. 1-1, 52. minutua: Tino Costa.

Sevilla-Zaragoza (4-0)

Bestalde, Sevillak Kopako finalerdiak jokatzeko txartela lortu zuen Zaragoza mendean hartuta (4-0). Azken hamar denboraldietan seigarren aldiz jokatuko du Sevillak Errege Kopako finalerdia. Zaragozak borroka egin zuen atsedenaldira arte, baina bederatzi jokalarirekin geratu eta gero ez zuen zereginik izan.

Fitxa teknikoa:

4 - Sevilla FC: Diego Lopez; Cicinho, Spahic, Fazio, Fernando Navarro; Medel (Del Moral, 53. minutua), Rakitic, Kondogbia; Jesus Navas, Reyes (Stevanovic, 76. minutua); eta Negredo (Baba, 72. minutua).

0 - Zaragoza: Leo Franco; Fernandez, Sapunaru, Lanzaro, Paredes; Zuculini (Movilla, 70. minutua), Fran Gonzalez, Javi Alamo (Jorge Orti, 34. minutua); Victor Rodriguez (Hector, 52. minutua), Wilchez eta Jose Mari.

Golak: 1-0, 36. minutua: Negredo. 2-0, 48+. minutua: Rakitic. 3-0, 66. minutua: Negredo, penaltiz. 4-0, 92. minutua: Manu del Moral.