Itxi

Futbola

Diru-sarrerak

Real Madril eta Bartzelona, munduko talderik aberatsenak

Erredakzioa

Florentino Perezek zuzendutako taldeak 500 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen denboraldi bakar batean. Futbol talde batek kopuru hori historian aurrenekoz gainditu du.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Real Madril eta Bartzelona diru-sarrera handienak dituzten taldeak dira laugarren urtez jarraian, Deloitte enpresak egindako 'Football Money League' ikerketaren arabera.

Real Madril zerrendan lehenengoa da berriro. Zuriek 512,6 milioi euro fakturatu zituzten iragan denboraldian, 2010/11 denboraldian baino % 7 gehiago.

Florentino Perezek zuzendutako taldeak 500 milioi euro baino gehiago fakturatu zituen denboraldi bakar batean. Futbol talde batek kopuru hori historian aurrenekoz gainditu du. Real Madril rankingeko lehen postuan da zortzigarren urtez jarraian.

Bestalde, Bartzelonak bigarren postuari eutsi dio bigarren urtez. Blaugranen diru-sarrerek % 7 gora egin zuten iragan denboraldian, eta 483 milioi eurora heldu ziren.

Ingalaterrako ligak zazpi talde ditu zerrendaren aurreneko hogei postuetan, horietako bost Top 10ean.

Zerrenda:

1. Real Madril         512,6.

2. Bartzelona      483.

3. Manchester United   395,9.

4. Bayern Munich       368,4.

5. Arsenal             322,6.

6. Chelsea             290,3.

7. Manchester City    285,6.

8. AC Milan            256,9.

9. Liverpool           233,2.

10. Juventus          195,4.