Futbola
Neguko merkatua
Nacho Monreal nafarra, Arsenalera
Erredakzioa
Londreseko taldeak baieztatu egin du neguko merkatua itxi aurretik jokalari nafarra fitxatu duela, hamar milioi eurogatik.
-
Nacho Monreal. Argazkia: EFE
Nacho Monreal Malaga taldeko defentsak Arsenalen jokatuko du, hamar milioi euro inguren truke, Londreseko taldeak neguko merkatua itxi aurrretik konfirmatu duenez.
Nafarrak hegaldia hartu zuen Londresera, arratsaldean, eta bertan fitxaketa itxi zuen Arsene Wengerrek zuzentzen duen taldearekin.
Wenger oso pozik dago fitxaketarekin: “Nacho Monreal taldea edukitzeak asko pozten nau. Jokalaria denbora luzean jarraitu dugu, eta gaur akordioa lortu dugu. Monrealek esperientzia handia du ezker hegalean. Teknikoki ona da, ondo gurutzatzeko gaitasuna du, eta buruarekin sendoa da”, esna du.