Futbola
3-1
Espainiak Uruguairi irabazi dio Qatarreko adiskidantzazko partida
Erredakzioa
Cescek sartu du 1-0ekoa, eta Cebolla Rodriguezek berdindu du partida (1-1). Bigarren zatian, espainiarrek hobeto jokatu dute, eta Pedrok sartutako golei esker 3-1eko emaitzarekin irabazi du.
-
Espainiak 3-1 irabazi dio Uruguairi Qatarren. Argazkia: EFE
Espainiak 3-1 irabazi dio Uruguairi asteazken honetan Qatarren jokatu duten adiskidantzazko partida.
Partidako lehen gola Espainiak sartu du 16. minutuan Cesc Fabregasen bitartez (1-0), eta 31. minutuan Cebolla Rodriguezek sartu du berdinketaren gola (1-1). Bigarren zatian Espainia jaun eta jabe izan da. Pedritok bi gol sartu ditu, eta Espainiako selekzioak garaipena lortu du 3-1eko emaitzarekin.
Cesar Azpilikuetak hasieratik jokatu du, eta Nacho Monrealek minutu batzuk jokatu ditu bigarren zatian. Iscok eta Mario Suarezek debuta egin dute Espainiako selekzioarekin.
Fitxa teknikoa:
3 - Espainia: Valdés; Azpilicueta, Sergio Ramos, Puyol (Pique, 46. min), Jordi Alba (Monreal, 78. min); Busquets, Cazorla (Mario Suarez, 70. min), Iniesta (Isco, 60. min); Pedro (Negredo, 75. min), Cesc eta Mata (Villa, 46. min).
1 - Uruguai: Muslera; Pereira, Lugano, Godin, Martin Caceres; González (Matias, 80. min), Diego Perez (Arevalo Rios, 65. min), Lodeiro (Gargano, 77. min), 'Cebolla' Rodriguez ('Chory' Castro, 69. min); Cavani (Forlan, 70. min) eta Luis Suarez.
Golak: 1-0, 16. min: Cesc. 1-1, 32. min: Cristian Rodriguez. 2-1, 51. min: Pedro. 3-1, 74. min: Pedro.
Epailea: Fahad Jaber (QAT).