Itxi

Futbola

Bartzelona-Real Madril

Mourinho: 'Iraganean Bartzelonak kiroltasun lezioak ematen zizkigun'

Erredakzioa

Jordi Roura Barçako bigarren entrenatzaileak Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida zuzenduko duen Undiano Mallenco kritikatu du, eta Real Madrileko entrenatzaileak erantzuna eman dio.

  • Jose Mourinho

    Jose Mourinho Kopako Klasikoaren atariko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Bartzelonak eta Real Madrilek astearte honetan (21:00etan) jokatuko dute Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida Camp Noun. Astelehen honetan bi taldeetako entrenatzaileek hitz egin dute prentsaurrekoetan.

Jordi Roura Bartzelonako bigarren entrenatzaileak partida zuzenduko duen Undiano Mallenco kritikatu du, eta Mourinhok erantzuna eman dio: "Lehen Bartzelonak kiroltasun lezioak ematen zizkigun".

"Nahiago dut iraganean Bartzelonak ematen zizkigun lezioekin geratzea. Epaileei presiorik sartu gabe egotea, partidan zehar epaileak ez inguratzen, eta aurkariari txartela ateratzeko antzerkia ez egiten irakatsi ziguten. Nahiago dut futbolean ondo jokatu, beraiek egiten duten moduan. Horrekin geratzea, eta bide hori jarraitzea nahiago dut", esan du Mourinhok modu ironikoan.