Itxi

Futbola

Bartzelona-Real Madril

Roura: 'Gogoan daukagu Undianok 2011ko Kopako finalean egin zuena'

Erredakzioa

Bartzelonako bigarren entrenatzaileak gogor kritikatu du asteartean Kopako finalerdietako itzulerako partida zuzenduko duen epaile nafarra.

  • Jordi Roura

    Jordi Roura Kopako Klasikoaren atarian eman duen prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Jordi Roura Bartzelonako bigarren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du astelehen honetan. Asteartean, talde blaugranak Real Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida Camp Noun.

Undiano Mallencok zuzenduko du asterateko partida, eta Rourak gogor kritikatu du epaile nafarra: "Badakigu epailea zein den eta nolakoa den. Ez gara epaile ona edo txarra den baloratzen hasiko, baina Undianok zuzendu dizkigun partidetan, gure emaitzak kaskarragoak izan dira".

"Aurten zuzendu digun azken partida da adibidea. 2011n Real Madrilen aurka jokatu genuen Errege Kopako finala ondo gogoratzen dugu, eta epaileak joko gogorra egiten utzi zion aurkariari", esan du Jordi Rourak.