Itxi

Futbola

1-1

Espainiak bana berdindu du Finlandiaren aurka Molinonen

Erredakzioa

Del Bosquek zuzentzen duen selekzioak ezin izan du garaipena lortu, eta Munduko Koparako sailkapena zaildu zaio. Sergio Ramosek egin du 1-0ekoa, eta Pukkik berdindu du (1-1) partida.

  • Espainia-Finlandia

    Pukkik (Finlandia) banakoa sartu zuen unea. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak bana (1-1) berdindu du Finlandiaren aurka 2014ko Munduko Koparako sailkapen faseko partidan. Frantziak 3-1 irabazi dio Georgiari, eta I multzoko liderra da hamar punturekin, Espainiak baino bi puntu gehiagorekin.

Espainia jaun eta jabe izan da lehen zatian, baina ezin izan dute golik sartu. Horrenbestez golik gabe bukatu da lehen zatia (0-0). Bigarren zatian Sergio Ramosek sartu du 1-0ekoa sartu du, 49 minutuan. Gola hartuta Espainiak beste golen bat sartzeko abaguneak izan ditu, baina ez dute aurkariaren atea zulatzea lortu, eta Pukkik partida berdindu du (1-1), 79. minutuan.

Fitxa teknikoa:

1 - Espainia: Valdes; Arbeloa, Piqué, Sergio Ramos, Jordi Alba; Busquets, Cazorla (Pedro, 46. min), Iniesta; Silva, Villa (Negredo, 65. min) eta Cesc  (Mata, 76. min).

1 - Finlandia: Mäenpää; Raitala, Moisander, Toivio, Arkivuo; Tainio (Sparj, 69. min), Roman Eremenko, Ring; Hetemaj, Pukki (Halsti, 93. min) eta Hämäläinen.

Golak: 1-0, 49. min: Sergio Ramos. 1-1, 79. min: Pukki.

Epailea: Ovidiu Alin Hategan (RUM).