Futbola
Brasil 2014
Frantzia-Espainia, Munduko Koparako sailkapena jokoan
Erredakzioa
Vicente Del Bosquek zuzentzen duen taldeak garaipena behar du I multzoko lidergoa berreskuratzeko. Partida hau ez irabazteak, Brasil 2014rako sailkapen zuzena kolokan jarriko lioke Espainiari.
-
Benzema eta Juanfran joaneko Espainia-Frantzia partidan. Argazkia: EFE
Frantziak eta Espainiak astearte honetan (21:00etan) jokatuko dute Brasil 2014 Munduko Koparako sailkapen faseko partida Saint Denisen. Frantzia da I multzoko liderra, eta bi puntuko abantaila dute Espainiarekiko.
Espainiak garaipena lortu behar du Brasileko Munduko Koparako sailkapena maldan gora jartzea nahi ez badu. Berdinketak edo porrotak asko zailduko lioke sailkapen zuzena Espainiari. Casillas, Jordi Alba eta David Silva baja dira partida honetarako. Xabi Alonsok eta Xavik hasieratik jokatuko dute zelai erdian, eta Monrealek ere hamaikakoan egoteko aukera asko ditu. Cesc eta Pedro izango dira aurrelariak.
Didier Deschamps Frantziako hautatzaileak ohiko joko sistema alda dezake partida honetarako. Aurrean munduko txapelduna izango du, eta horrek zalantzak sortzen dizkio. Varanek ez du hasieratik jokatuko.
Ustezko hamaikakoak:
Frantzia: Lloris; Jallet, Koscielny, Sakho, Evra; Cabaye, Gonalons, Matuidi; Valbuena, Benzema eta Ribery.
Espainia: Valdes; Arbeloa, Piqué, Sergio Ramos, Monreal; Busquets, Xavi, Xabi Alonso; Iniesta, Pedro eta Cesc.
Epailea: Viktor Kassai (HUN)
Zelaia: Saint Denis (Frantzia).
Ordua: 21.00etan.