Futbola
Hauteskunde batzordea osatuta
LFP-k hauteskundeak deitu ditu
Erredakzioa
Jose Luis Astiazaranen ordezkoaren izena apirilaren 26an edo 29an ezagutuko da.
-
Jose Luis Astiazaranen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Profesionalen Futbol Ligak hauteskundeak deitu ditu, eta presidente berriaren izena apirilaren 26an edo 29an ezagutuko da.
Ohar batean Ligak jakinarazi duenez, hauteskunde batzordea osatuta dago dagoeneko, eta kideek hauteskunde egutegia onartu dute.
Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 8tik 18ra izango da. Jose Luis Astiazaranek ez zuela bere burua aurkeztuko iragarri zuen duela gutxi, eta oraingoz Javier Terbas presidenteordeak bakarrik agertu du hautagaitza aurkezteko asmoa.