Futbola
Erabakia
Manuel Llorentek Valentziako presidente kargua utzi du
Erredakzioa
Llorenteren esanetan, berak onartu ezin duen agertoki berria aurkeztu dute fundazioko buruek.
-
Manuel Llorente. Argazkia: EFE
Manuel Llorentek Valentziako presidente kargua utzi du. Valentzia Fundazioarekin batzartuta egon eta gero hartu du erabakia.
Valentzia fundazioa klubeko akziodun nagusia da, eta Llorenteren esanetan, berak onartu ezin duen agertoki berria aurkeztu dute fundazioko buruek.
Kargu-uzteak Ernesto Valverderen kontratua luzatzeko negoziaketan ez duela eraginik izango esan du Llorentek.