Futbola
Ivanovici hozka egitegatik
Hamar partidako zigorra ezarri diote Luis Suarezi
Ingalaterrako Futbol Federazioak "oso larritzat" jo du Liverpooleko aurrelariak Chelseako defentsari hozka egin izana, eta ohiko hiru partidako zigorra ezarri beharrean, hamarrekoa ezarri diote.
-
Luis Suarez (Liverpool) eta Ivanovic (Chelsea). Argazkia: EFE
Ingalaterrako Futbol Federazioak (FA) hamar partidako zigorra ezarri dio Luis Suarez Liverpooleko jokalariari, iragan asteburuan Chelsearen aurkako partidan Ivanovici hozka egin izanagatik.
Horrelako gauzak gertatu direnean, hiru partidako zigorra ezartzen izan du Ingalatertrako Futbol Federazioak, baina kasu hau "oso larritzat" jo dute, eta hamar partidako zigorra ezarri diote uruguaiarrari.