Futbola
32 urte
Ivan Turina atezain kroaziarra hil da
Erredakzioa
Hilda aurkitu dute AIK Solna taldeko atezaina, Stockholmoko bere apartamentuan, antza bihotzekoak jota.
-
Ivan Turina atezaina hil da. Argazkia: EFE
Hilda aurkitu dute Ivan Turina AIK Solna taldeko atezaina, Stockholmoko bere apartamentuan. Antza, bihotzekoak eman dio 32 urteko futbol jokalariari, UEFAK jakinarazi duenez.
"Txikitatik bihotzeko gaitza zuen Ivanek, baina medikuek futbolean jokatzeko gai zela adierazi zuten", esan du Johan Segui AIKko presidenteak. "Jokalariak bilduko dira, baina ez dute entrenatuko. Familiarekin ere izango gara", gaineratu du Seguik.
Solnan jokatu aurretik, Dinamo Zagreb, Xanthi FC eta KKS Lech Poznan taldeetan aritu zen.