Itxi

Futbola

15ean, Amsterdamen

Chelsea-Benfica, Europa Ligako finala

Erredakzioa

Bi taldeek bata bestearen kontra jokatu zuten iaz, Txapeldunen Ligako final laurdenetan eta Londreseko taldea gailendu zen bi neurketetan: 0-1 Lisboan eta 2-1 Stamford Bridgen.

  • Chelseak Europa mailan falta zaion titulu bakarra irabazteko aukera izango du. Efe.

    Chelseak Europa mailan falta zaion titulu bakarra irabazteko aukera izango du. Efe.

Chealseak eta Benfikak jokatuko dute aurten Europa Ligako finala, maiatzaren 15ean, Amsterdamen. Iaz Atletico Madrilek irabazi zuen txapelketa, finalean Athletic mendean hartuta.

Chelseak Basilea kanporatu du 3-1 finalerdietan Fernando Torresek, Victor Mosesek eta David Luizek sartutako goleai esker, eta Mohamed Salah-k egindako 0 eta 1ekoari buelta emanda.

Talde ingelesak falta zaion Europako titulu bakarra irabazteko aukera du, izan ere, Txapeldunen Liga iaz irabazi zuen eta Errekopa 1971ean eta 1998an lortu zuen. Beraz, Europako Liga irabaztea falta zaio, lehen UEFAko Kopa zena.

Orain arte, Juventusek, Amstedarmeko Ajaxek eta Bayernek bakarrik lortu dute Europa mailako hiru txapelak janztea.

Benfica izango da Chelsearen aurkaria final handian. Portugaldarrek Fenerbahceren kontrako emaitza iraultzea lortu zuen eta 3-1 nagusitu zen Lisboan, Oscar Cardozok (2) eta Nico Gaitanek sartutako golekin.

Chelsea eta Benfica behin bakarrik izan dira aurrez aurre Europan; iaz neurtu zituzten indarrak, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan. Orduan, Londreseko taldea gailendu zen bi neurketetan: 0-1 Lisboan eta 2-1 Stamford Bridgen.