Itxi

Futbola

Umaglesi Liga (Georgia)

Ustaritz eta Mikel Alvaro, Ligako txapeldun Dinamo Tbilisirekin

A.B.

Bi euskal jokalari hauek Umaglesi Ligako titulua eskuratu dute, eta bigarren titulu bat ere lortu dezakete Kopa irabazteko aukerak baitute oraindik.

  • Ustarirz Aldekoaotalora. Argazkia: FC Dinamo

    Ustarirz Aldekoaotalora. Argazkia: FC Dinamo

Ustaritz Aldekoaotalora (Matiena, Bizkaia) eta Mikel Alvaro (Amurrio, Araba) euskal jokalariek Georgiako Umaglesi Liga irabazi dute Dinamo Tbilisi taldearekin. Liga bukatu baino bi jardunaldi lehenago izendatu dira txapeldun. Bigarren sailkatua den Dilak 1-2 irabazi du, baina Dinamo Tbilisik ez du kale egin Torpedo taldearen aurka (4-0), eta titulua eskuratu du. Dvilak bi gol sartu ditu, Grajciarrek bat eta Mikel Alvaro arabarrak beste gol bat sartu du partida erabakior honetan.

Mikel Alvarorekin eta Ustaritzekin batera Xisco Muñoz (Manacor, Baleareak) eta Carles Coto (Figueres, Girona) jokalariak ere badaude talde honetan. Titulua lortuta Dinamo Tbilisik Txapeldunen Ligara sartzeko atariko fasea jokatuko du, baina talde honentzat denboraldia ez da bukatu. Dinamok Georgiako Kopa ere irabazi baitezake oraindik, nahiz eta finalerdietako joaneko partidan 2-1 galdu zuten Rustavi Metalurgist taldearen aurka.