Futbola
Matematikoki
Barçak liga irabaz dezake gaur
Erredakzioa
Horretarako, Malagaren garaipena behar dute katalanek Santiago Bernabeun, Real Madrilen aurka (21:30ean).
-
FC Bartzelonaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
FC Bartzelonak liga titulua irabaz dezake gaur, matematikoki. Horretarako, Malagaren garaipena behar dute katalanek Santiago Bernabeun, Real Madrilen aurka (21:30ean).
36. jardunaldiko partida, aurreratuta, jokatuko dute Real Madrilek eta Malagak, apirilaren 17an Kopako finala baitute madrildarrek. Atleticok ere gaur jokatuko du bere partida, Celtaren kontra 19:30etik aurrera.
Real Madrilek Malaga gainditzen badu, garaipen-oihua egiteko itxaron beharko dute Tito Vilanovaren gizonek.