Itxi

Futbola

Anuncio oficial

David Moyes, Manchester Unitedeko entrenatzaile berria

Erredakzioa

Evertoneko teknikariak sei urteko kontratua sinatuko du deabru gorriekin.

  • David Moyes, Manchester Unitedeko entrenatzailea

    David Moyes. Argazkia: EFE

David Moyesek hartuko du Alex Fergusonen lekua Manchester Uniteden, klubak jakinarazi duenez. Evertoneko teknikaria da Moyes, baina uztailetik aurrera Manchesterreko aulkian eseriko da. 50 urte ditu eta sei urteko kontratua sinatuko du. Fergusonek bere agurra iragarri zuen asteazkenean.

"Ohore bat da Manchester Unitedeko entrenatzailea izatea", adierazi du Moyesek ohar batean. "Oso pozik" agertu da Fergusonek bere izena gomendatu izanagatik.

Rooneyk ere Manchester United utzi nahi du

Wayne Rooney Manchester Unitedeko aurrelariak Alex Fergusonen bideari jarraitu nahi dio eta taldetik alde egin nahi du denboraldia amaitzean, "hasiera berri bati ekiteko".