Futbola
Ostiralean, 21:30ean
Derbi madrildarra Kopako finalean
Erredakzioa
Talde zurian, Raphael Varane da baja, eta haren lekua Raul Albiolek hartuko du. Simeonek, bestalde, erabakita dauka dagoeneko Atleticoren hamaikakoa.
-
Real Madrilen entrenamendua. Argazkia: EFE
Real Madrilek eta Atletico Madrilek Errege Kopako finala jokatuko dute ostiral honetan Santiago Bernabeun, 21:30etik aurrera.
Talde zurian, Raphael Varane da baja, eta haren lekua Raul Albiolek hartuko du. Gutxi jokatu du Albiolek denboraldi honetan, baina ostiralean bere aukera izango du. Sergio Ramos eta Mesut Ozil jokatzeko prest daude, eta Mourinhok hasierako hamaikakoan jarrito ahal ditu.
Simeonek, bestalde, erabakita dauka dagoeneko Atleticoren hamaikakoa. Mario Suarez osatu da, eta argentinarrak bere ohiko taldea zelairatuko du.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madril: Diego Lopez; Essien, Sergio Ramos, Raul Albiol, Coentrao; Khedira, Xabi Alonso; Di María, Ozil, Cristiano Ronaldo; eta Benzema.
Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe; Arda, Mario, Gabi, Koke; Diego Costa eta Falcao.
Epailea: Clos Gomez.
Futbol-zelaia: Santiago Bernabeu.
Ordua: 21:30