Itxi

Futbola

Ofiziala da

Mourinhok ez du Real Madrilen jarraituko

Erredakzioa

Florentino Perez Real Madril taldeko presidenteak konfirmatu egin du Portugaleko prestatzaileak ez duela datorren denboraldian jarraituko.

  • Jose Mourinho. Argazkia: EFE

    Jose Mourinho. Argazkia: EFE

Florentino Perez Real Madrileko presidenteak Jose Mourinhok denboraldia bukatzea taldea utziko duela konfirmatu egin du, prentsaurrekoan. Liga bukatzeko soilik bi partida gelditzen dira, eta ondoren, Portugaleko prestatzaileak talde zuria utziko du.

Gainera, Perezek klubaren presidentetzarako hauteskundeen deia egin du, datorren ekainaren 16an, eta berriro aurkeztuko dela ere azpimarratu du.

Jose Mourinhok 2016ra arte akordioa zuen Real Madrilekin, baina presidenteak eta entrenatzaileak kontratua berta behera uztea erabaki dute.

"Jose Mourinhoren hitz egin ondoren, erlazio honek denboraldia amaitzean bukatu behar duela erabaki dugu. Biok adostu dugu erlazioa bukatzeko unea hau dela", esan du Florentino Perezek.

"Real Madrileko presidenteak “Mourinhok egindako lana" eskertu nahi izan du, eta onena opa nahi izan dio.

Gainera, talde zuriak oraindik ez duela beste entrenatzaile batekin ezer adostu argi utzi nahi izan du Florentino Perezek.