Futbola
Sevillan
Ruben Castro libre geratu da, baina karguekin
Erredakzioa
Betiseko aurrelaria entrenamenduaren ostean atxilotu du Sevillako Poliziak, bere bikotekide ohia ustez erasotzeagatik.
-
Ruben Castrom epaitegietatik irteten. Argazkia: EFE
Ruben Castro Real Betis taldeko jokalaria atxilotu dute gaur goizean Sevillan, bikotekide ohia erasotzea leporatuta. Sevillako Poliziak entrenamenduaren ostean atxilotu du aurrelaria, “genero indarkeriaren delitua” leporatuta. Ruben Castrok deklaratu egin du, eta Poliziak epaitegien eskuetan jarri hurrengo orduetan. Libre geratu da, baina karguekin.