Futbola
Zigorra
UEFAk Malaga zigortu du, eta taldeak ez du jokatuko Europa Liga
Erredakzioa
TASek Malagak jarritako errekurtsoa gaitzetsi du, eta Andaluziako taldeak UEFAk ezarritako zigorra bete beharko du. Zuri-urdinek ezin izango dute Europa Liga jokatu.
-
Malaga. Argazkia: EFE
TASek Malagak jarritako errekutsoa gaitzetsi du, eta Andaluziako taldeak UEFAk ezarritako zigorra bete beharko du. Horrela, zuri-urdinek ezin izando dute 2013-2014 denboraldian Europa Liga jokatu, nahiz eta sailkapenean seigarren bukatu.
Europako txapelketan parte ez artesas gain, Malagak 300.000 euroko isuna ordaindu beharko du.
UEFAk 2012ko abenduaren 21ean zigortu zuen Malaga, klubak Administrazio Publikoarekin zuen zorra dela eta. Maiatzaren 16an, bigarren urteko zigorra kendu ziola adierazi zuen UEFAk.