Futbola
90 urteko historia
Union Deportiva Salamanca desagertuko da
Erredakzioa
Salamancako talde mitikoak futbolari agur esan beharko dio, lege konkurtsalean egon ondoren, hartzaileek likidatu egingo baitute.
Salamancak futbol taldea izateari utziko dio. UD Salamanca kudeatzen zuten konkurtsoko hartzaileek, kluba likidatzea erabaki dute, 90 urteko historiari bukaera jarrita.
Maximo Mayoral Gaztela eta Leongo klubeko hartzaile batek argi utzi du goizean: "Union Deportiva Salamanca gaur hil dela esan daiteke". Hartzaileen batzarrean ez da gutxieneko kopurua izan, eta horrenbestez, kluba likidatu egingo dute.
Orain, klubaren ondasunak enkantean jarriko dituzte, zaleek eta Salamancako herritarrek eros ditzaten.