Itxi

Futbola

Asteazkenean (18:30)

Bayern-Barça, denboraldiaurreko lagunartekorik zirraragarriena

Erredakzioa

Guardiolak bere talde ohia izango du aurrean, eta Bartzelonan heltzear dagoen "Tata" Martino entrenatzaile berria da protagonista nagusia.

  • Bayern-Barça, denboraldiaurreko lagunartekorik zirraragarriena

    Pep Guardiola, FC Bartzelonako entrenatzailea. Argazkia: EFE

Bayern Munichek Bartzelona hartuko du, asteazken honetan Allianz Arenan, denboraldiaurreko lagunarteko partidarik zirraragarrienean.

Guardiolak bere talde ohia izango du aurrean, eta Barçan heltzear dagoen "Tata" Martino entrenatzaile berria da protagonista nagusia.

Bayernek orain arte jokatutako neurketa guztiak irabazi ditu: 15-1 Wildenauren aurka, 4-0 Hanburgoren kontra, eta 5-1 Mönchengladbacheren aurka. Barçak, bestalde, denboraldiaurreko lehen partida jokatuko du.

Ustezko hamaikakoak:

Bayern Munich: Neuer; Boateng, van Beyten, Contento, Rafinha; Thiago, Kroos, Lahm; Ribery, Müller, Robben.

Bartzelona: Pinto; Montoya, Mascherano, Bartra, Adriano; Song, Jonathan Dos Santos, Sergi Roberto; Messi, Tello eta Alexis Sanchez.

Futbol-zelaia: Allianz Arena

Ordua: 18.30