Itxi

Futbola

Denboraldiaurrea

Guardiolaren Bayern Munichek mendean hartu du Bartzelona

Erredakzioa

Real Madrilek, bestalde, asko sufritu du Marseillako Olympiquen kontrako neurketa berdintzeko.

  • Messi eta Thiago, baloia kontrolatu nahian. Efe.

    Messi eta Thiago, baloia kontrolatu nahian. Efe.

Pep Guardiolaren Bayern Munich garaile atera zen Bartzelonaren aurka jokatutako lagunarteko partidan. Kataluniarren hamaikakoa harrobiko jokalariez osatuta egon zen ete ezer gutxi egin ahal izan zuten alemaniarrei aurre egiteko.

Lionel Messi izan zen ohiko titular bakarra hasierako hamaikakoan. Argentinarrak, hala ere, ez zuen partida osorik jokatu.

Guardiolak, aldiz, jokalari onenen artean banatu zituen 90 minutuak, izan ere, entrenatzailearentzat Bartzelonaren kontrakoa neurketa berezia zen.

Alemaniarren lehen gola Lahm-ek ezin zuen 14 minutuan. Bigarren eta azken gola bigarren zatiaren amaieran egin zuen Mandzukic jokalariak.

Madrilek berdindu egin du Lyonen aurka

Ancelottiren taldeak irudi kaskarra eman zuen Marseillako Olympiquen aurkako partidan eta sufritu egin zuen norgehiagoka berdintzeko (2-2).

Madrildarren golak Moratak eta Casemirok egin zituzten partidaren amaieran. Frantziarren golegileak Grenier eta Lisandro izan ziren.