Itxi

Futbola

Prentsaurrekoa

Neymar: 'Brasilen falta ugari egiten zizkidaten, ohituta nago'

Erredakzioa

Brasildarrak adierazi duenez, txikitatik izandago ametsa bizitzen ari da: "Buelta eman eta Messi, Xavi, Iniesta eta Puyol ikusten ditut. Pozaren pozez nago", onartu du aurrelariak.

  • Neymarrek ez du oraindik erabaki golak sartzean zein ospakizun berezi egingo duen. Efe.

    Neymarrek ez du oraindik erabaki golak sartzean zein ospakizun berezi egingo duen. Efe.

Neymar Da Silva Bartzelonako aurrelariak esan du "joko gogorrera" ohituta dagoela. Bere hitzetan, Brasilen jokatzen zuenean, Bartzelonarekin debuta egin zuenean baino "falta gehiago" egiten zizkioten.

Neymarren prentsaurrekoak ikusmin handia sortu du kazetarien artean. Itzultzailearen laguntzarekin, oso zoriontsua dela adierazi du Neymarrek, bere amtesa betetzen ari dela eta klub berrian aurkitu duen guztiak aurreikusitakoa gainditzen duela.

Brasildarrak adierazi duenez, txikitan zuen ametsa gauzatzen ari da: "Buelta eman eta Messi, Xavi, Iniesta eta Puyol ikusten ditut. Pozaren pozez nago", onartu du aurrelariak.

Horrez gain, Messirekin harreman "zoragarria" duela ziurtatu du: "Egunero hitz egiten dugu. Ziur naiz gure artean ez dela arazorik egongo. Munudko jokalaririk onena da, errespetu handia diot eta berari laguntzeko nago hemen".

Azkenik, eta golak ere xelebrean ospatzeko duen ohiturari dagokionez, Bartzelonarekin sartu dituen golak nola ospatu ez duela oraindik erabaki esan du.