Futbola
Atezain beteranoa
Atletico Madrilek Dani Aranzubia fitxatu du
Erredakzioa
Athleticeko atezain ohiak Simeoneren aginduetara jokatuko du datorren denboraldian, Deportivon bost urte eman ondoren.
-
Dani Aranzubia. Artxiboko argazkia: EFE
Dani Aranzubia Deportivoko atezain eta Athleticeko jokalari ohiak, Atletico Madrilen jokatuko du datorren denboraldia. Errioxarrak mediku azterketa gainditu beharko du gaur Madrilen, eta ondoren Simeoneren aginduetara jarriko da.
Miguel Angel Lotina entrenatzaile bizkaitarrak 2008an Deportivon jokatzeko fitxatu zuen Aranzubia Athleticetik, eta joan den denboraldian Errioxakoak bere 300. neurketa jokatu zuen Lehenengo Mailan.