Futbola
Lehenengo entrenamendua
Clemente Libiako selekzioa zuzentzen hasi da
Erredakzioa
Barakaldoko entrenatzaileak lehenengo entrenamendua zuzendu du, Tripolin. Javier Clementek irailean sinatu zuen Libiako selekzioarekin hitzarmena.
Javier Clemente prestatzailea Libiako selekzioa zuzentzen hasi da. Bizkaiko entrenatzaileak irailean akordioa sinatu zuen Libiako Federazioarekin, eta aurreneko entrenamendua zuzentzeko aukera izan du, Tripolin.