Itxi

Futbola

BBVA Liga

Del Nidok dimisioa aurkeztu eta Sevillako presidente kargua utzi du

Erredakzioa

Jose Maria Del Nidok talde andaluziarreko presidentzia uzten duela adierazi du. 'Minutas' kasuagatik zazpi urteko kartzela ezarri diote, eta horrek eraman du dimisioa aurkeztera.

  • Jose Maria Del Nido. Argazkia: EFE

    Jose Maria Del Nido. Argazkia: EFE

Jose Maria Del Nido Sevillako presidentea izan da astelehen honetara arte, baina abenduaren 9an dimisioa aurkeztu du. 'Minutas' kasuagatik zazpi urteko kartzela zigorra ezarri diote Del Nidori, eta horrek eraman du dimisioa aurkeztera. Jose Castrok ordezkatuko Del Nido Sevillako presidente karguan.

Del Nido abokatua da, eta 56 urte ditu. 2014ko maiatzan hamabi urte beteko lituzke Sevillan, baina iragan ostegunean ‘Minutas’ kasuko sententzia irten zen, eta zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Ondorioz, dimisioa aurkeztu behar izan du Del Nidok.

Jose Castro izango da Sevillako presidente berria. Castrok 55 urte ditu eta Utreran jaiotakoa da. 1997tik darama Sevillako administrazio kontseiluan. Gaur arte, Sevillaren segurtasunaz eta kanpoko harremanetaz arduratzen zen Jose Castro.